• [Arkupean] Txutxu-mutxu arruntak

    Azken urteotako podcasten nire top 3an dago Normal Gossip eta omenalditxo bat egin nahi nion eman dizkidan uneengatik eskerrak emateko edo. Badakit txutxu-mutxuek ez dutela oso prentsa ona baina ez dakit ez ote garen hipokrita samarrak hauen inguruan dugun jarreran. Teorian inori ez zaizkio gustatzen baina norbaitek “txutxu-mutxu bat daukat” esanez gero, gure arreta guztia…


  • Bermudetako Hiruki elektoralak

    Ezezagun maitea: Gatopardismoa gure garaiko ezaugarrietako bat delakoan nago eta susmoa dut gaurko Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeetan ere, dena aldatuko dela guztiak berdin jarraitzeko. Hau idazten ari naizen bitartean “haustelekuak” itxi berri dira eta ez dut analisi mamitsurik egiteko materialik. Gogoa eta gaitasuna ere ez ditut soberan, are gutxiago kanpaina nola amaitu den ikusita, non…


  • [Arkupean] Errespetagarrien kluba

    Ezezagun maitea: Hilabete honetako zutabeak pipa eta pribilegio usaina du. Ingalaterrako gentlemen’s club-en inguruan gehiago irakurtzeko aukera eman dit eta gauza asko utzi ditut idatzi gabe. Gurean Club Cantábrico eta Sociedad Bilbaína bezalakoak ere badaudela, dokumentatzen ari nintzela, Donostiako Nautikoan bridge-era jolasteko señoren klub bat dagoela jakin dudala eta The Soho House bazkaltzeko ilarak eta…


  • Idazletzat jotzea

    Ezezagun maitea: Tontakeria bat irudituko zaizu baina zaila suertatzen zait neure burua idazletzat jotzea. Zergatik, galdetuko duzu. Ofizioari errespetua diodalako akaso? Nire egunerokotasuna letretatik urruti dagoelako? Inpostorearen sindromea dudalako nik ere? Apur bat lerda naizelako? Dena aldi berean, etengabe eta orohar? Hori izango da. Zaila suertatzen zait neure burua idazletzat hartzea eta hala ere, idazten…


  • [Arkupean] Leiho hautsien teoria

    Ezezagun maitea: Gaurko Arkupeaneko artikuluan aipatzen ez dudan testuinguru batean irakurri nuen leiho hautsien teoria existitzen zela. Enpresa toxikoak deskribatzeko erabiltzen zutela uste dut. Ez dut txio hura berriz topatzerik izan baina hor nonbait gordeta gelditu zitzaidan ideia. Gaiari buruz irakurtzen nuen bitartean, Donostiako Alde Zaharrean bizi nintzeneko egunak etorri zitzaizkidan gogora. Etxerik gabeko mozkor…


  • Etak eta bainak

    Kaixo, ezezagun hori: Ez nuen Tiny Tim abeslaria ezagutzen aste honetan “You are Wrong About” podcast-ean bere istorioa entzun nuen arte. Weird America deituriko nire zaku kuttunean sartzeko moduko beste pertsonaietako bat, Bob Dylan eta Peter, Paul and Mary bezalakoek miretsia, oso erlijiosoa, oso queer, oso edukatua, oso konplikatua. Jende askok oso tipo atsegina zela…


  • [Arkupean] Ez dugu elkar ikusiko berriz

    Ezezagun maitea: Hemen dago hilabete honetako zutabea. Zorionez, Berriako zuzentzaileek lan fina egiten dute eta nire hankasartzeak konpondu. Bejondeiela. Baina ez dira beti hor nire erdipurdikotasuna estaltzeko. Aurreko gutunean h-rik gabeko “arira” batek ihes egin zidan. Horrelako akats barkaezinak egingo ditudan arren, barkatuko didazula espero dut. Te eta pasten artean aipatu nizun Txekhov-en antzezlanak irakurtzen…


  • Urtarrila

    Ezezagun maitea: Azken asteotan, artikulu, newsletter eta bestelako zutabeen irakurketan behin baino gehiagotan aurkitu dudan gaia izan da urtarrilak eragiten duen nahigabearena. “Blue Monday” urteko astelehen tristeenaren arira izango zen ziurrenik. Badakizue, sasizientzaren ekuazio batetik marketingerako bidea egin duen urteko astelehen goibelena den hori. Urtarrila hilabeteen igandea dela dioen meme millennial bat dagoela Ainhoa Marzoli.…


  • [Arkupean] Kafetegian itxarotea

    Kaixo. Bai, ni naiz. Artikulu honekin hasten da newsletter honen ibilbidea. Berria egunkarian gaur argitaratu didaten zutabea da. Hilabetean behin jasoko dituzu honelakoak, egunkariak ahalbidetzen ez duen bonus batekin: loturak! Eta batzuetan akaso, testuinguru apur bat gehiago. Eskiatzera joan, hala nahi izanez gero, ez naiz ni zuen ilusio alpinoak zapuztuko dituena, baina Charade ikusi, arren.…


Design a site like this with WordPress.com
Get started