Idazletzat jotzea

Ms. Magpie (Grandville, J.-J., 1867)

Ezezagun maitea:

Tontakeria bat irudituko zaizu baina zaila suertatzen zait neure burua idazletzat jotzea. Zergatik, galdetuko duzu. Ofizioari errespetua diodalako akaso? Nire egunerokotasuna letretatik urruti dagoelako? Inpostorearen sindromea dudalako nik ere? Apur bat lerda naizelako? Dena aldi berean, etengabe eta orohar? Hori izango da.

Zaila suertatzen zait neure burua idazletzat hartzea eta hala ere, idazten dudalako noizean behin lekuetara gonbidatzen naute. Niri idaztearen alde titiriteroa, hots, idaztea ez den bestelako hori guztia, ez zait batere erraza egiten. Eta hala ere, tarteka baiezkoren bat esan behar dut, autobonboaren izenean edo, bat ez delako Thomas Pynchon.

Aurreko astean Gasteizen izan nintzen Iban Zalduak zuzendu duen Aldecoa Ipuin Literarioen Festibalaren lehenenego edizioan eta eskerrak, mahainguru bat zen. Ni baino azkarragoa den jendeari (kasu honetan Pedro Ugarte eta Tina Vallèsi) hitz egiten uzteko abilidadea nahiko garatua daukat. Gauza hauek duten onena beste gonbidatuen lana eta gomendioekin etxera itzultzea da: Pere Calders eta Alberto Moravia-ri bisita egiteko gogoz nabil.

Egunen batean konturatuko dira ez dudala ekarpen handiegirik egiten eta deitzeari utziko diote. Orduan agian Pynchonena egiteko aitzaki behartua izango dut.

Disimuluan ibiliko naiz bitartean.

Adeitasunez,

Ana

Te eta pastak

American Fiction (Cord Jefferson, 2023)
Apuntatua nuen eta Iban Zalduak gogorarazi zidan, Percival Everett-en “Erasure” nobelan oinarritua dagoen film hau. Nortasun politikak, literatura, familia eta estatubatuar zuri progreen hipokresia malenkonia eta malaostia oreka batekin kontatuta.

“I Spy” Pulp
Debilidadea dut beraien letretetan istorioak kontatzen dituzten talde edo kantariengatik. Horien artean, baliteke Jarvis Cocker nire idazle-abeslari gogokoenetarikoa izatea eta hain ezaguna ez den abesti hau, bere antzepenaren nahigabearekin, sekulakoa iruditzen zait.

Jonathan Coe-ren The Rotters Club trilogia
Sekulako akatsa egin nuen, irakurri nuen lehenengo liburua azkenekoa delako “Middle England“. Hortik lehenengora pasa nintzen “The Rotters Club“era eta orain “The Closed Circle“, erdiko nobelarekin nabil. Coe beharbada ez da Julian Barnes eta enparauak bezain ezaguna eta esanguratsua (belaunaldi bat gazteagoa da), baina maiz satira politiko eta kulturaletik gertu dagoen belaunaldi eta lagun talde honen erretratu hau asko disfrutatu dut orain arte.

One response to “Idazletzat jotzea”

  1. mlukialbisua Avatar
    mlukialbisua

    💘

    Like

Leave a comment

Design a site like this with WordPress.com
Get started